apirila 24, 2017

ARAUDIA

1. Artikulua

Intxaurrondoko C.D. Internacional klubak, III. KORRE NIGHT MUSIC, antolatzen du Donostian, ekainaren 8an, gaueko 21:45tan; lasterketa honetan nahi duen orok parte har dezake sexurik eta naziotasunik bereizi gabe, nahiz atleta federatua edo federatu gabea izan eta nahiz 2003. urtean edo aurretikoetan jaio.

2. Artikulua

Lasterketak 10 bat kilometro izango ditu, irteera eta helmuga Boulevardeko Kioskoan izango delarik, Donostia / San Sebastián.

3.Artikulua

Irteera 21:45tan emango da eta lasterketa amaitzeko tarterik gehiena ordubete eta 30 minutukoa izango da.

4. Artikulua

Parte-hartze kopurua mugatua da: gehienez 1.200 lasterkari. Izen emateak 12 Euro balio du, edozein mailarako. Izena emateko epea Ekainak 5 , gaueko 12:00tan itxiko da. Izena emateko bide bakarra, www.korredonostia.com edo www.kirolprobak.com web gunearen bidez da.

5. Artikulua

Korrikalariek, kontsigna zerbitzua izango dute Irteera / Helmuga guneetan

6. Artikulua

Antolatzaileek gomendio bat egin nahi die parte hartuko duten guztiei, alegia, lasterketan parte hartu baino lehen egin dezatela sendagile-aztertze bat, onartuz kirol ekintzak ekar dezakeen arriskua.

7. Artikulua

Gurutze Gorria elkartea da mediku zerbitzuen arduraduna.

8. Artikulua

Denbora-neurtzea Kirolprobak enpresak egingo du. Dortsalak eta kamisetak Lasterketaren egun berean egingo da Ekainak 8 Larunbatean emango dira Boulevardeko Kioskoan (Donostia / San Sebastián). , NAN-A AURKEZTUZ.

* Ordutegia: 10:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte.

9. Artikulua

Arrazoi nagusiak egongo balira (egurale,…) eta laskerketa bertan behera geratuko balitz, antolakuntzak EZ lituzke izen ematearen gastuak itzuliko.

10. Artikulua

Parte hartzaile guztiek, araudia onartu beharko dute. Ez da onartuko edozein erreklamazio mota.

11. Artikulua

Ondorengo sailkapen hauek ezartzen dira:

Goreneko Maila: gizonezkoak (3), emakumezkoak (3)

SARIAK

1.- Sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa: 300€

2.-  Sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa: 180€

3.- Sailkatua gizonezkoa eta emakumezkoa: 120€

Saridunak podiumera esandako orduan joan beharko dira sariak jasotzera, joan ez izanez gero sariei uko egingo diote.